XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hildako bakoitzaren gibela
bere medailero plateran
herio errazio, whisky tanta zolinak
ditiburuetako botoi moreak
aintzazko postrearen erremate,
anbizio.

III. GUDARI EZEZAGUNARI
Askatasunaren andreak
harrizko bularrak eskaini dizkio
Jainkoari.

Gizonen ordez izenak
begien ordez kristalak
besoen ordez haizerrotak
zangoen ordez kurpilezko aulkiak.

Ta kamioi berderen bolketeak
pilaka eskaini dizkiote
su sakratuari
hildakoen hezurrak, ikatz eginak,
urtemuga bakoitzean
bota dezaten brindisa
bizirik dirautenek.

IV. HISTORIAKO TESTULIBURUA
Bibotedun gizon horrek erditu zuen
Aberria, setazko gerrera
Cadillac-en sapai deskapotabletik
irabazleren lau haizeetara.

Hiriburuan jaio zen
ta Jainkoaren izenean
uhainetan hondoratzeke.